Torrente: esto es de lo peor de ser policía, hasta que pasa algo es un coñazo… Nos hacemos una pajilla??...Hauxeda polizidxe izetien txarrena, zeozer paseu artien koñazo bat da. Eingogu pajatsu bat ala?
Rafi: Como?!! Zer?!!
Torrente: unas pajas digo… pajatxu batzuk diñot…
Rafi: uste…uste y yo? Zer…alkarreri???
Torrente: caro hombre… klaro ba!
Rafi: Ahora? Oin?
Torrente: Mira …si es pa darnos el gustillo, tu me la meneas a mi yo te la meneo a ti…es pa aliviar tensiones, sin mariconadas e? nada de mariconadas!
Haber... ondo pasateko! Zuk erein niri ta nik zuri... relajetako! Baina marikonada barik e? Marikonadarik ez!
Rafi: Nose… nose yo si va a ser ahora… ezdakitz… ezdakitz oin izango badan…
Torrente: Benga sacatela hombre! Si es pa hacer tiempo, trae pa ´ca!
Benga e, ataraizu! Denbora eitzeko da, ekarrizu hona!
Ahozko edozein testu itzuli nahi dugunean faktore ezberdinak kontuan hartu behar izaten ditugu. Ezaugarri hauek hobeto azaltzeko, hemen behean txertatu dizkizuedan hiru ikus-entzunezkoen pasarte ezberdin batzuk izango ditugu aztergai. Itzulpen egoki bat egiteko punturik garrantzitsuena, jatorrizko bertsioaren ezaugarri guztiak ahalik eta fideltasun handienarekin zaintzea izango litzateke. Horrela, itzulitako bertsioak originalaren formaltasun, zailtasun eta emozionalitate maila berbera izango dituzte.Itzulpen egoki batekin hasteko kontuan hartu beharreko lehenengo atala, Generoaizango litzateke. Honek, hartzailea testuinguru zehatz batean kokatzen du eta honekin batera, testuaren helburua eta erregistroa ezagutzeko laguntzen dio. Gainera, Euskarari dagokionez, bi eredu jorratzen dira nagusiki: eredu normatibizatzailea eta eredu normalizatzailea, eta horien arabera, ikus-entzunezkoaren xedea eta testuinguruak aldatu lezake.
Aztertzeko daukagun lehenengo bideoa, TV1ek 2001ko Irailaren 11an eskainitako zuzeneko albistegietako pasarte bat da. Honek, helburu informatiboa du guztiz eta kasu honetan, kazetariaren papera ahalik eta neutralena izan beharko luke, Ana Blancok oso ondo egiten duen bezala. Euskarari dagokionez, eredu normatibizatzailea erabiliko nuke hau baita eredu estandarra, eta albistegien xedea, ahalik eta jende gehiengoarengana heltzea delako. Gainera, Bush presidentearen hitzak, jatorrizko hizkuntzan mantenduko nituzke eta gainetik euskaraz azpititulatuko nuke, momentu garrantzitsu bat bai da. Formaltasunari dagokionez, testuaren maila, erdiko maila baten kokatuko nuke, non pertsona guztiek ulertu dezaketen eta euskara zuzen eta jator bat erabiltzen den.
Bigarren kasuan, Torrente el brazo tonto de la ley pelikulako eszenarik ezagunena aztertuko dugu. Lehenengo testuaren kontrako kasu dugu hau: fikziozko pelikula bat da eta agertzen diren bi pertsonaiak eredu formal baten beste muturrean kokatu ahalko genituzke. Torrente, hizkuntza eredu oso baxua duen polizia bat da eta bere hizkuntza mailari esker, bere nortasuna azalarazten digu: misoginoa, sexu zalea, zikina... Bigarren pertsonaiak, Rafik, Torrentek erabiltzen duen hizkuntza eredu berdina erabiltzen du, baina kasu honetan, pertsonaia honek ez du sexu aipamen, irainik eta abarrik erabiltzen eta gainera, usted trataera erabiltzen du. Bien kasuan, eredu normalizatzaile kualitatiboa erabiliko nuke itzulpenean, euskararen bataz besteko bat egiten bai du, medialektoa deritzona eta formaltasun mailari dagokionez, aurretik emandako arrazoiengatik Torrente Tabuaren mailan eta Rafi Argotaren mailan kokatuko nituzke. Erdarazko bertsioan, azentu berezi bat nabaritu dut bi pertsonaietan eta hori itzultzeko, kokaleku berezi bat emango nioke pertsonai bakoitzaren itzulpenean, euskalkiren bat. Honetaz gain, eradarazko hitzak ere txertatuko nizkioke Torrenteren pertsonaiari euskararen kalitate maila jaisteko eta bien arteko ezberdintasuna igartzeko.
Hirugarren kasuan, Fuga de cerebrospelikulako 4. eta 10. minutuen arteko pasartea dugu aztergai. Beste bi adibideekin erkatuz gero, Torrenteren antz handiagoa duela ikusi dezakegu, biak bai daude fikziozko generoaren barruan kokatuak eta hizkuntza eredu antzekoak bai dituzte. Nire ustez, filma euskaratzeko momentuan, eredu normalizatzailea erabili beharko genuke, baina kasu honetan, eredu normalizatzaile kuantitatiboa aukeratuko nuke; pelikulako protagonistak ikasle gazte batzuk dira hizkera informal eta arrunt batekin. Batzuen kasuan, geografikoki non bizi diren igarri ahal zaie eta itzulpenean “El ruedas” eta “El cabra”ri euskalkiren bat egotziko nieke. Gutxi gora-behera, pertsonaia guztiak kokatuko nituzke maila kolokial batean, nahiz eta batzuen kasuan argota erabili eta narratzailearen eta neskaren kasuan kutsu informala duten.
Eskorbuto taldearen "Mucha policía, poca diversión" esaldiak, zer esan ugari eman ditu Santanderreko hirian.
Santurtziko punk taldeak 80. hamarkadan asmatu zuen esaldi mitiko horrek, urteak aurrera joan arren, ez du bere indarrik galdu eta horren adierazle izan da "Zumo Natural" kolektiboak egindako eskultura.
Desvelarte 2011ko festibalaren harira sortu zen CARLOS proiektua. Honek, ,Menendez Pelayo eta Karmen kaleak batzen dituen rotondak artearen ikusleiho bezala aurkeztea planteatzen zuen oinarritzat. Aurkeztutako ideia guztien artean, Juan Lopez artistarena izan da esposaketan bigarren txanda izan duena. Honen helburua, rotondetan ipinita zeuden kartel informatiboetan, jendearentzat (edo artista berarentzat) esanahi handia duten esaldiak jartzea zen.
Honekin, artistak ez zuen probokazioa bilatzen, baina Kantabriako udaltzainen elkarteak (APLC) komunikatu bat atera zuen non, eskultura ahalik eta azkarren bertatik kentzea eskatzen zuten.
Polizia hauen aburuz, artista honek egindako obra ezin da artea kontsideratu eta obra hori onartu zuten kultur zinegotzien dimisioa eskaten dute.
Berriro ere betiko polemikan sartzen gara, zer da artea eta zer ez?
Nortzuk dira polizia hoiek hori artea den edo ez den esateko?
Neguko solztizio eguna dugu gaurkoa. Zugarramurdiko jaiak dira eta Maddi etxean dago festara joateko prestatzen. Lagunek, bere bila joango direla esan diote eta itxaroten dagoen bitarte horretan zeozer aurkitzen du etxeko ganbara ilunean....
Entzun ezazue multimedia masterreko irrati ediziorako egin dugun istorio honen soinu paisaia.
Zer gertatu zaio Maddiri?
Zuon laguntza behar dugu historiaren amaiera kontatzeko...parte hartu eta utzi zuen erantzuna post honen iruzkinen atalean.
Historiaren amaiera posibleak hautatzeko joan orrialde honetara:
Bilboko kaleetan barrena ibili ginen 100.000 lagunoi nahi berdin batek batu gintuen atzo.
Nahi horrek, sentimendu ugari dakartza bere baitan eta hori idatziz, zaila izaten da adieraztea.
Atzo, Bilbon eginiko Euskal Presoen eskubieen aldeko Manifestazioa, denon artean Kolosala izatea lortu genuen. Sentipen horiek hobeto uler ditzazuen, norbanako eta hedabide ezberdinek ateratako irudi zein argazkien linkak txertatzen dizkizuet hemen behean.
Norbaitek ikusten al du multimedia produktuetan gabezirik? Gaur egun, euskarazko MM&D produktuen eskaintza ugaria topa dezakegu interneten, baina nolakoa da eskaintza hau gure hizkuntzara mugatzen garenean? Gustura sentitzen gara aurkitzen dugunarekin?
Aztertu ahal izan dudanaren arabera, gaur egungo euskarazko multimedia hedabideen eskaintza nahiko zabala da, baina denok dakigun bezela hizkuntz txiki bat gara eta honen aurrean, euskal komunikazio lantaldeek lan ugari egin behar izan dute dauden lekuetara heltzeko.
Mota askotako hedabideak dauzkagu eta multzo ezberdinetan bana genitzake: Alde batetik, eduki ezberdinen arabera banatzen direnak izango genituzke. Honen barnean, informazio orokorra eskaintzen dutenak (Eitb.com, Berria.info, ...), entretenimenduzkoak (gaztezulo.com, ...), kulturako gaiak lantzen dituztenak (argia.com, ...), hizkuntza sustatzea helburu duetenak (Bizkaie,...), parte hartzea bilatzen dutenak (ZuZeu, Sustatu...) edota zientziari buruzko artikuluak idazten dituztenak (Elhuyar-en kasuan). Eta beste aldetik, xede-taldearen arabera banatzen direnen artean, eskualdekotasuna jorratzen duten hedabideak (Hitza.info, Goiena, Tokiko, ttipi-ttapa...) edota adinaren arabera banatzen direnak topa ditzakegu.
Ikusten dugunez, euskarazko hedabideen eskaintza zabala daukagu gure esku, baina hutsune batzuk somatzen ditut haiengan ere; Orokorrean, hedabideek, paperezko edizioa (batzuen kasuan irrati edo telebista) asko lantzen duten arren, interneten ez dute eskaintza berdina ematen. Egiten dituzten produktu gehienak papererako (irrati,telebista...) daude pentsatuak eta gerora, webera egokitutakoak izaten dira. Honela, interneten eskeintzen den produktua ez da egokia izaten eta nire ustez, kalitatea jeitsi egiten da. Multimediatasuna zaindu egin beharko genuke, multiplataforma-estrategia bultzatu eta suspertu eta ikus-entzunezkoen produktuen ekoizpenean gehiago aritu.
2009an Euskararen aholku taldeak ateratako “Euskara Hedabideetan” txostenaren arabera, adinaren arabera lehenetsi beharreko kontsumitzaile-taldeak, nerabeak eta gazteak dira. Hauek dira gaur egun internet kontsumitzen ordu kopuru gehien ematen dutenak eta haiengana urbiltzeko ahaleginak egin beharko genituzke. Haiengana urbiltzeko era errezena, eurek dauden lekuetara jotzea da eta leku horiek sare sozialak dira. Web 2.0 aro honetan, lehen aipaturiko multimediatasuna oso garrantzitsua da eta informazioa partekatu eta zabaltzeko, hedabideek beharrezkoa dute facebook, twitter, youtube...bezalako tresnak erabiltzea haien edukiak konpartitzeko.
Gazteek informazioa ulerterraza eta arina nahi dute. Baina kasu hauetan, euskal hedabideek kontuz izan beharra daukate: aurreko post-ean esan nuen bezala, arina eta errazak ez du kalitatearen jeitsierarekin zerikusirik, seriotasuna oso garrantzitsua da hartzailearentzat. Atzo izan genuen Euskarazko komunitate birtualen inguruko mintegian, Lander Arbelaitzek oso ongi esan zuen bezela; Euskal Herriko pertsona gehienak elebidunak gara eta hori kontutan hartuta, momentu batez kotxeak gustoko dituzten erdarazko foro baten partaide garela pentsatuko dugu. Oso kalitate honeko foroa da, bai edukien aldetik eta bai web guneak ematen dituen eskaintza ezberdinengatik. Bapatean gai berdina jorratzen den euskerazko foro bat sortzen da baina kalitatea ez da berdina eta ez dago hain landua...zuk euskera hedabideetan bultzatu nahi duzu, baina gaztelerazko foroak askoz gehiago aportatzen dizu...nora joko zenuke lehenengo? Zein izango litzateke zure foroa? Gazteleraz egindakoa edo euskeraz egindakoak izango luke lehentasuna?
Orokorrean, euskarazko hedabide multimedia eta digital onak ditugun arren, kontutan hartu behar ditugu produktuak, ahal den heinean, sarerako ekoiztuak izan behar dutela. Honekin batera, eskaintzen dena, arina eta minimoa izan arren kalitatezkoa izan beharko luke nire ustetan eta gainera, euskeraren normalizazioaren bidean aurrera pausuak ematen jarraitu ahal izateko, entretenimendurako euskarazko produktuak bultzatu beharko genituzke. Azken ideia hau bultzatzeko, lehen esan bezala, gune egokia sare sozialak eta gazteak dauden tokiak dira, haiek bai dira etorkizuna.
Hasteko eta denok uler dezagun...zer da erreportai multimedia bat? Eta zibertestu bat?
Erreportai eta testu hitzak oso arruntak dira gure egunerokoan, baina erreportai multimedia orain dela gutxi erabiltzen hasi den hitza da. Hau, testu, argazki, bideo, infografia...etabarrez osatzen den erreportai bat da. Sarerako zehazki egindakoak izaten dira eta ez lukete haien helburua beteko telebistan, edo beste medio batean emitituko balituzkete. Sarean egindako erreportaien funtzio nagusia, normalean, haien zabalpena izaten da.
Zibertestu edo erreportai multimedia bat kalitatezkoa eta komunikatiboki eraginkorra izateko, hainbat erabaki hartu behar ditugu kontuan. Hauek planifikatzeko momentuan, hainbat urrats eta erabaki linguistiko-diskurtsibo hartu behar ditugu. Pausu hauek, gehienetan konturatu gabe egiten ditugun arren, batzutan beharrezkoa izaten da hauetaz ohartzaraztea.
Lehenik eta behin hartu beharreko erabaki garrantsitsuena ikusleari zer adierazi nahi diogun izango da. Gure lanaren gaia aukeratu behar dugu eta honekin batera, nori zuzendua egongo den, zein izango den erregistroa (adin tartea, eskualde edo herrialdea) edota ze helburu estrategiko izango dituen eta batez ere emango diogun ikuspuntua. Hurrengo urratsera joan baino arinago, produktua ze komunikabidetan eta hau zelakoa den ere ezin dugu ahaztu.
Bigarren urratsa generoari dagokio eta aurreko puntua kontutan hartuta erabaki beharko dugu ze motatako zibertestua izango den: entretenimenduzkoa, informatiboa,zeozer salatzeko egina...eta honekin batera estrategia linguistiko ezberdinak: testua formala edo informala izango den, ea hartzailearen araberakoa edo gure nahien araberakoa izan behar den...globalki erreportaiaren itxura zehaztu beharko genuke.
Hirugarren lekuan, erreportaiaren zirriborro bat egingo genuke, hau da, Story board-a. Testu eta irudien trataerari eta osagaien ordenari so egin beharko diegu. Gainera, elementu hauen erabaki linguistiko-diskurtsiboei erreparatu: off ahotsa sartuko dugun, elkarrizketak txertatuko ditugun, sarrera bat izango duen....eta erabaki hauek harturik, produkzio lanean sartuko ginateke.
Erreportai multimedia edo zibertestuetan, berebiziko funtzioa betetzen du testuak eta askotan ez zaio behar besteko garrantzia ematen. Prozesuaren hasieratik amaieraraino konturatu behar gara ze testu mota den, nori zuzendua doan eta zer helarazi nahi dugun horrekin.
Hasieran esan dugunez, garaiak aldatu dira eta Interneten txertatu beharreko erreportai batek beste ezaugarri berezi batzuk izan behar ditu eta lehendabizi bere testuingurua zein den eta ze kotestutan txertatuko dugun konturatu behar gara. Hemen, linealtasuna erabat apurtzen da eta erreportaiak irakurtzeko moduak edo bideak hamaika izan daitezke. Erreportai multimediak, bideo, testu, argazki, grafiko...ugari izan ditzake eta hoiek konpartitu edo horiek komentatu ahal izateko interaktibotasuna modu egoki batean landu behar da.
Azkenik, esandako dena kontutan hartzen badugu, geratzen den azkenengo pausua editatzea izaten da. Emandako pausuak ongi jarraitu eskero gure helburuak diren komunikatiboki eraginkorra eta kalitatezko produktua izatea lortuko ditugu.
Surf txapelketa hau, Galeako itsaslabarrean ospatzen da eta urteetan, Europako olatu handienetarikoak ikusi izan dira bertan.
Aurten, aurreko bi edizioetako irabazlea izan den Indar Unanue, bere kide diren Pablo Garcia, Jon Garai, Dani Alonso, Jaime Fernandez, Axi Muniain, Aritz Aranburu, Adur Letamendia, Pablo Solar ,Luis Rodrigez, Pilou Ducalme, Txaber Gaminde , Ander Mendiguren, Luis Garcia, Jesus Suarez eta Ethan Egigurenekin batera hartu dute parte Galeako EVE challenge-ko VI. edizio honetan.
Pikura heltzea ez da erreza izaten eta surflariak, txalupaz edo amildegitik behera kontu handiarekin eta soka batez lagunduta heltzen dira normalean, baina gaurkoan, itsasoaren egoera arriskutsua zela eta, lehiakide batzuk, Arrigunaga hondartzara kotxez eraman behar izan dituzte eta handik Zodiac-ean garraiatu pikuan egon diren arte.
Eragozpenek, surflari batzuen atzerapena ekarri dute eta epai-mahaiak 10:30etan hasi eta 14:30etan amaitu behar zuen lau orduko txapelketari ordu bete gehitzea aukeratu dute.
10:30ak inguru hasi da txapelketa, lau eta bost metroko olatuak (serie batzuk sei metroetara heldu dira) eta haize gutxiko eguna izan da gaurkoa. Surferako baldintza ezin hobeak ziruditen arren, zaila izan da gaur Galean ondo surfeatzea eta oso erreza lehiakideentzako ur apur bat irenstea, baina horrela ere, gende ugari hurbildu da eta txapelketaz gozatu ahal izan dute.
Punta Galea EVE Challenge 2011/12ko
irabazleaAdur Letamendia Zarauztarra izan da 3.000 euroko sariarekin. Kantabriako Pablo Solarrek aldiz, 1.000 euroko saria irabazi du surflaririk onena izateagaitik. 800 euroko saria, azkenengo bi urteetako irabazlea izan den Indar Unanuekjaso du jeitsiera hoberenarengatik. Eta azkenik, Wipeout (jausialdi ikusgarriena) saria Luis Rodriguez Galegoak eraman du.
Emozioz betetako eguna batzuentzat eta huts egite askokoa besteentzat.
Hemen aurtengo irabazleak esan dituenak uretatik irten berri:
"La entrada era peligrosísima, justo me ha cazado una serie y creía que no iba a poder entrar, he estado a punto de darme la vuelta. Pero una vez en el pico, me he colocado un poco abierto y no he tenido más problemas. Estaba muy grande y muy difícil, apenas he podido pillar un par de olas, pero una me ha cuadrado muy bien, ha sido una superola y la he surfeado hasta el final. Me he quedado a gusto. Solo por esa ola ya ha merecido la pena el baño".
Euskararen komunitate birtualak egunero-egunero zabaltzen doazen sare handi bat dira baina, ba al daukagu informazioarik hauen inguruan? Nork laguntzen du komunitate hauek garatzen? Ze ezaugarrik bereizten dituzte eta zein izango litzateke haien estrategia soziolinguistikoa? Nola ehundu beharko genuke harreman sare hori?
Mahai-ingurua Euskal Komunitate Birtualakizenpean aurkeztu zen eta hau dinamizatzeko asmotan, lau galdera eginzitzaizkien adituei:
1-Sareko teknologia berriek erraz dezake euskaldunen arteko komunikazioa? Euskaldunen harreman-sareen ehuntzea eta sendotzea? Zein aukera eta arrisku daude sarean euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat?
2-Erabiltzen du euskaldunak euskara interneteko sareetan komunikatzeko? Zein euskaldunek? Zein da online komunitatearen euskarazko erabiltzailearen soslaia? Zelan zabaldu daiteke soslai hori? Zelan bereganatu euskal komunitate birtualetara sareko erabiltzaile gaztea?
3-Zein dira online komunitate baten arrakastaren gakoak? Gako horiek baliagarriak dira euskaraz diharduten erabiltzaile/komunitateetarako?Zertan bai, zertan ez?
4-Zein hizkuntza-politika jarraitu behar da sareko blog, webgune, albistarieta abarretan euskarazko sareak ehuntze eta sendotze aldera? Sarekogune ofizialen politikek sustatzen dute euskararen komunitate birtualen ehuntzea? Zein hizkuntza politika bultzatu beharko lukete horretan laguntzeko?
Hizketaldia atsegina egin zitzaidan erabat, gauza oso interesgarriak entzun ahal izan nituen bertan. Handik pare bat ideia argirekin joan nintzen, eta beste askok gogoetara bultzatu ninduten.
Interneten,ez dago hizkuntza txikirik. Ahalmen handia dago. Eta hizkuntza handien artean, haiekin batera, Euskarak badu bere lekua. Nahiz eta azkenengo urteetan euskararen erabileran beherakada izan dugun, Lander Arbelaitzek, Internetek gure alde dauden aukera batzuk eskaintzen dizkigula azaldu zigun: Alde batetik, Euskarak ez du hizkuntza zaharkituaren etiketa, munduan dauden 6000 hizkuntzetatik, Wikipedian, gutxi gora-behera berrogei garren postuan dago Euskara. Hori al da hizkuntza zaharkitu baten egoera? Eta bestetik, hizkuntza modernizatze aldera, teknologia berrien azkenengo berrikuntzetan ere, muturra sartzeko ahalegina egin beharko genukeela adierazi zuen. Batez ere gazteak dauden lekuetan, sare sozialetan. Oso zaila da euskararen erabilera leku hauetan mantentzea eta arrazoia zuen Idurrek, kalean egiten den berdina egiten da sarean aipatu zuenean.
Honen inguruan, Maite Goñik galdera hauek botatzen zizkigun: Zer da garrantzitsuena, interfaz-a euskaraz izatea edo komunitate hori, nahiz eta erdaraz egon, guk euskaraz erabiltzea? Askotan Google bezalako erraldoi baten onarpena beharrezkoa izaten da aurrerapausoak emateko eta kasu honetan, Google-ek Euskara onartzea, hau da, gu ere hemen gaudela esatea, izan beharko litzateke gure helburu nagusietariko bat. Maiteren ustetan, honetan aritu eta aldarrikatu beharko genuke beste ezeren aurretik.
Lehen aipatu dugun bezala, Interneten egon beharra daukagu, “sarean ez dagoena ez baita existitzen” eta horregatik, Luistxok esan zigun kontuan izateko gure presentzia, bermatua egon behar duela, bai teknologia berrietan eta baita sare sozialetan ere. Gaur egun profil profesional ezberdinak aurkitzeko momentuan, enpresa askok leku hauetara jotzen dute harreman hauek garatzeko eta gure etorkizunean asko lagundu diezagukete. Lontzok esan bezala, gure Curriculuma izan daiteke!
Hizlari denak adoz egon ziren eta baita ni ere Luistxo Fernandezek, orainarte Euskarazko komunikazioan miseria bat inbertitu egin dela aipatu zuenean. Bai paperaren garaian eta bai Interneteko kontuekin ere, ez dute diru-laguntza publikoetako ia laguntzarik izan. Kasu honetan, goraipatu behar dut han egon ziren sei partehartzaile eta haiek bezalako jende askoren lana, emandako apurrekin ere lan handia egin izan dutelako.
Nire ustetan, Euskarazko komunikazioan inbertitu egin beharko lukete instituzioek. Lehentasun politiko- estrategikoetako bat interneten inbertitzea izan beharko litzatekeelako ideiarekin guztiz ados nago. Euskaldun gazteok ez gaude ohituta Interneten dagoen inolako edukiengatik dirua gastatzera eta Hasierren ustetan, administrazioek behar bezala lagundu ezean, ezingo dute aurrera egin eta euskaldunok ez gara sarean existituko.
Amaitzeko, kontuan hartzen dut aipatu ziren gauza asko ez ditudala esan eta horretarako hemen behean ZuZeuk, Berriarekin batera, zuzenean eskaini zuen bideo hitzaldia ikustera gonbidatzen zaituztet. Norberaren indarrean sinetsi beharra daukagu eta denon laguntzarekin eta kalitatezko produktuak eskainiz, aurrerapausuak eman ahal izango ditugulakoan ziur nago.
Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dituzten preso politikoen eskubideen aldeko kanpaina ikaragarriaren amaierara heltzear gabiltza eta horretarako herri, eragile eta nornabako bakoitzaren atxikimendu, eskutitz, bideo...ugari heltzen dabil Euskal Herriko txoko guztietatik. Hemen atxikitzen dizuet Egin dezagun bidea ekimenak zabaldutako eskakizunen eskutitza eta horrekin batera interneten zehar euskal presoen eskubideen aldeko lipdub eta bideo ezberdinak. Egin dezagun bidea denok batera, lagun ditzagun gure senide, lagun, maitale, auzokide... etabarrei.
Ba al dakizue zuen etxe aurrean dagoen landak ze soinu duen? Eta ikatola baten jolasorduak?
Soundscape edo soinu-paisaiaren kontzeptua R. Murray Shufer-ek asmatu zuen, eta inguruneak sorturiko edo eraturiko soinuek edo soinu-konbinazioak eraturiko paisaiak lirateke. Zuzenean harturiko soinuak ez ezik, soinu-paisaiak ere grabazio-estudioan sor daitezke, ingurune-akustikoak sortuz, bai hotsak konbinatuz bai musikarekin nahasiz. Estudioan eraikitako soundscape horiei “musika elektroakustiko” deitu zaie.
Honen adibide garbia da Euskal herriko hots edo "fonografia" ezberdinen biltoki bezela aurkezten zaigun soinumapa.net. Hemen, jende ezberdinaren ekarpenekin Euskal Herriko toki ezberdinetako hots ugari topa ditzazkegu. Kasu honetan, benetako grabazioak dira soinu-paisaia guztiak. Ohituta gaude herri eta leku ezberdinetako argazkiak ikustera, baina begiak erabili ordez, belarriak erabiliko bagenitu? Sentzazioa ezberdina izango litzateke?
SOINU MAPAArteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailak 2005ean martxan jarritako egitasmoa da. Hasieratik Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean sorturiko egitasmo honek laguntzaile sail luzea izan du azken urteotan Xavier Balderas, Oier Iruretagoiena, Luz Maria Sanchez eta Enrike Hurtado horien artean. Egun, kolektibo modura editore talde batek zuzentzen duen plataforma bat da. Soinu paisai edo soinu mapekin serikusia duten beste link batzuk luzatzen dizkizuet hemen:
Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzaren zazpi elkartek indarrak batu dituzte eta denen artean Justuri (tximista, bertako euskaraz) irrati euskalduna sortu dute. Datozen asteotan zabalduko den FM irratientzako deialdian, Eusko Jaurlaritzak Uribe Kostako euskaldunei lau lizentzietatik bakarra gordetzea salatu nahi izan zuten orain bi aste eginiko prentsaurrekoan.
Eskualdean ia 100.000 euskaldun aktibo zein pasibo bizi dira eta orain arte irratien %13a baino ez dute beren hizkuntzan izan. Hori dela eta, ez daude aukera txiki hori ere galtzeko prest eta indarrak batuz aurrera ekin diote proiektuari. Egitasmo berrian parte hartuko du Koska irratiak eta bere ondare guztia emango dio irrati berriari.
Irratia multimedia, parte-hartzailea, euskalduna eta tokikoa izango da, komunitateari zerbitzu publikoa eman eta Euskal Herriko beste irratiekin elkarlanean arituko dena. Oraingoz honako eragileek osatu dute talde sustatzailea: Berbalamiñe Leioako euskara elkartea, Betiko ikastola, Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, UK aldizkaria, Ukberri.net eta Koska irratia.
Ondorengo iruzkinean, Hitza.info hedabidearen analisi sozio-pragmatikoa landuko da, ikuspegi soziolinguistikoa, funtzionala, eta estiloa kontutan hartuz, ondorio batzuk azaleratzeko. Euskarri fisikoari garrantzi gehiago ematen diote eta ziber hedabidea bigarren maila batean geratzen da eta honek, hedabide digitalaren azterketa egiterako momentuan nabaritu egiten da.
Hasteko, ikuspegi soziolinguistikotik begiratuta, kontutan hartu behar da Hitza.info hedabidea eskualdeka funtzionatzen duen egunkari euskalduna dela. Gaur egun ez da argitaratzen eskualde guztietan, baina bai askotan. Hori da bere oinarri eta indargune nagusia. Izan ere, euskara hutsean argitaratzeaz gain, leku batzuetan eguneroko jarioa du eta oso garrantzizkoa den gertutasuna eskeintzen die hartzaileei. Euskararen mesede eta sustapenerako lan egiten du eta horretarako euskara batua erabiltzen du. Hala ere, eskualde bakoitzeko euskalkien hitz batzuk txertatzen dira gertutasun horren erakusle.
Ikuspegi soziolinguistiko honetatik hedabide interesgarria da eta aipatzekoa da euskararen normalizazioaren prozesuan egiten duen lana. Jakin badakigu, Hitzak eskaintzen duen gertutasuna oso preziatua dela hartzaileen artean, baina nire ustez, gaur eguneko Hitzak gehiago eskeini beharko luke.
Oro har, interes sozialeko gai eta albisteak jorratzen dira. Finean, informaziozko komunikazio eredua lantzen duela esan daiteke, baina ikuspegi funtzionala aztertuz gero, multimediatasuna eta hipertestuari dagokienez, ez dira gehiegi lantzen ( bideo, argazki, audio…gutxi agertzen dira eta hiperestekarik ez da apenas erabiltzen). Igorle eta hartzailearen arteko feedback-a gehiago sustatu beharko lukete, euskararen corpus orokorra elikatzeko asmoa baldin badago.
Estiloaren aldetik ere, webgunea erakargarriagoa eginez gero, horrek elkarreraginean eta honen zabalpenean asko lagunduko luke. Hipertestuekin jolastu beharko lukete eta hipermediaren erabilera eta garapena landu. Testu asko, letra hutsarekin aurkezten dira, inolako link, grafiko edota argazkiren laguntzarik gabe eta hori apur bat landuz gero, askoz interesgarriagoa izango litzatekeela pentsatzen dut.
Orokorrean, oso hedabide interesgarria dela pentsatzen dut eta lehen esan bezala goraipatzekoa da haien lana orokorrean. Ez dago dudarik Hitza.info bezalako hedabide digitalak beharrezkoak direla gure hizkuntza, kultura...eta horrelako gaiak zabaldu ahal izateko, baina hedabidea hobetze aldera, proposamen batzuk etortzen zaizkit burura.
Alde batetik, informazio/edukien eskaintza (Hitza guztiak ez dira berdinak) apur bat pobrea geratzen da egunerokotasunean argitaratuz gero. Nire aburuz, astean bi aldiz (bata astean zehar eta bestea asteburuetan) argitaratuko balute, aberasgarriagoa izango litzateke.
Bestetik, tresna oso egokia da eskualdeartekotasuna lantzeko, baina era egoki batean antolatu beharko litzateke. Adibidez, aiaraldea.com web orrialdearen antolaketa, eskualdeen arteko harremanak, sare sozialen antolaketa...oso ona iruditzen zait nik azaldu nahi dudanaren eredutzat ipintzeko.
Eta azkenego gomendio bezala, euskarari dagokionez, albisteak lekuan lekuko euskalki bakoitzaren kutsuarekin plazaratu beharko lirateke. Honela, antolaketa egokiarekin eta euskara batu euskalkituaren laguntzarekin, beste eskualdeetako jendearengana era errazago batean heltzeko aukera handiagoa legoke eta eskualdeen arteko harremanak sustatu eta aberastu ahal izango lirateke.
Azkenengo 30 urteetan euskararen presentziak gora egin duen arren, oraindik ere oso txikia da Euskal Herrian, euskara hutsean irakurtzen, ikusten eta entzuten diren komunikabideak. Euskal hedabideek, euskararen mapa osatzen izugarrizko lana egiten dute eta haien presentzia berebizikoa da euskararen normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko.
Lehen baino jende gehiagok kontsumitzen ditu euskaraz egindako produktuak eta horren arabera, hedabideek haien erronkak moldatu behar izan dituzte. Alde batetik, denok dakigunez, euskaraz soilik ekoiztutako produktu batek, gaztelaniaz eginiko edo elebiduna (euskera/gaztelania) den baten aurrean hiltzeko arrisku gehiago du. Hibridotasun horren adibide dira EiTB2, GARA…Eta bestetik, hizkuntzaren normalizazioari lagundu beharrean gaude. Bigarren honetan dago arazoa…moralki egokia dena egiten dugu? Edo gure bizitza bermatzen dugu? Zein izango litzateke aukera egokia? Soilik aukera hauek al ditugu?
Gaur egun, interneten aroan bizi gara, web 2.0 garaian eta denok egokitu behar dugu horretara. Ez dira berdinak lehengo eta oraingo erabiltzaileak. Gaur egunekoek ez dute denbora libre askorik eta tarte horretan informazio asko jaso nahi dute. Informazioazehatza, argia eta azkarkontsumitzekoa izan behar du. Euskal hedabideen kasuan, hau indartzea haien kontsumoaren gorakadan lagunduko lukeela pentsatzen dut, baina kontuz ibili behar gara; EEBBetan ez bezala, hemen, “janari azkarra” kontsumitu dezakegu, baina beti ere kalitatezkoa. Azkar, labur eta erraz terminoek ez dute produktuaren kalitatea zertan jaitsi eta hori da hartzaileak , nire aburuz, eskatzen duena.
Honen guztiaren isla, sare sozialen erabilpenaren gorakada izugarria da. Multimediatasunean bizi da hartzailea eta entretenitzen den bitartean informazioa bilatu eta eguneko albisteak jakin nahi ditu. Horretarako tresna garrantzitsu hauen euskarazko kontsumoa sustatu behar dituzte hedabide digitalek, era informal honetan, baliteke euskararen bultzada handi bat ematea eta era berean gure hizkuntzaren zabalpenean laguntzea.
Esan dudanaren arabera, euskararen presentzia hedabideetan behar-beharrezkoa da nire ustean, baina beti ere kalitatezko produktu zehatz, azkar eta mamitsu bat eskainiz. Ez ditugu internetek eskaintzen dizkigun baliabideak alde batera utzi behar ,multimediatasun izaera landu beharra daukagu, interaktibotasuna eta batez ere, hartzailearen parte hartzea bermatu. Azkenik, euskararen maparen zabalpenari dagokionez, gertuko gizarte-sareak indartu beharko genituzkeela iruditzen zait. Hemen, tokiko hedabideak kokatuko genituzke eta hauek eskaintzen duten gertutasuna, euskararen erabileran eragiteko behar-beharrezkotzat jotzen ditut.
Egun hauetako tenporala ikusita, euria, haize uffada handiak, trumoiak, izugarrizko hotza kalean...onena, etxeko berotasunean murgildu, musika apur batekin lasaitu eta kafe bero bat eskuetan duzula sofan eseri eta disfrutatzea izaten da...... Zein izaten da zuen plan ideala?
4.INTERAKTIBOTASUNA ETA PARTE HARTZEA SUSTATZEKO ERRAMINTAK Hitza ziber hedabidea ez dago gaur eguneko Web 2.0 aroan oso murgildua, ez du hartzailearen parte hartzea bat askorik sustatzen eta hau, oso tresna egokia izango lizateke hedabidea zabaltzeko asmotan. Bere webgunean sartu eskero, goiko aldean RSS, YOUTUBE, FACEBOOK eta TWITTERREKO logotipoak agertzen dira, baina, bertan klikeatu eskero, ez digu inora bideratzen, lehenengo orrialdean geratzen gara berdin berdin. Kontutan hartu behar dugu, Hitza eskualdeka funtzionatzen duen egunerokoa dela eta Hitza bakoitzaren web gunean ere sare sozialak daudela eta hemen, logoak link egokietara bideratzen gaituztela. Web 2.0 jarreraren adibide ona, eskeintzen duten RSSak dira, hartzaileak parte har bailezake aktiboki honetan. Interaktibotasuna sustatzeko aukeraren aurrean oso makal dabil ziber-hedabidea. Egia bada, albisteak komentatzeko edo erantzuteko aukera ematen digula, baina ez dago ez albistea postaz bidaltzeko aukerarik, ez bozkatzerik, ez inprimatzerik, aztertu dudanez ez du inkestarik erabiltzen irakurleen iritzia jakiteko... Hauek denak, apur bat gehiago landu eskero, mezu igorle eta hartzailearen arteko feedback-a askoz ere landuagoa egongo litzateke, eta hedabidearen zabalpenean asko lagunduko luke.
Atal honekin amaitzeko, dena negatiboa ez dela ere adierazi behar dugu, albistearen autorearekin harremanetan ipintzeko, honen datu guztiak ematen dizkizute eta honez gain, berriketan.info deitzen den atal bat dute, non idazle guztiek momentuan publikatu dutena eta ze Hitzatan publikatu duten irakurri dezakezun. Bestalde, kontutan hartu behar dugu Hitza bakoitzak bere kudeaketa propioa duela eta ez direla denak berdinak. Batzuk, beste batzuk baino murgilduagoak daude web 2.0 garai honetan eta horrela ikusi ditzazkegu "Hauteskundeen" inguruan Bermeoko Hitzak egin zuen grafiko, bideo atal, argazki atal....etabarrak.
3.EDUKI INFORMATIBOA. Hitza.infok, ez dauka azken orduko atalik, baina eskualde bakoitzeko Hitzan eta atal orokorrean ere,Albisteak deituriko atal bat dute ,non berriak, kronologikoki eguneratzen diren.
Eduki informatiboarekin hasteko, azaleko bi albiste garrantzitsuenak aukeratu behar nituen, baina, azaldu bezela, albisteak ez dira garrantziaren arabera sailkatzen eta horregaitik, agertu diren azkenengo biak aukeratu ditut: Bata, "Elkartasun garaia" titulartzat duena eta bestea, "Haitirako lanparak erosteko kanpaina jarri dute abian Aizarnazabalen" titularrarekin. "Elkartasun garaia" albistearen, lehenengo mailan bi link bereiz ditzazkegu: Bat, albistearen titularra bera eta bi, ze eskualdeko Hitzak publikatu duen adierazten duen hiperesteka, kasu honetan "Errenteriko Hitza"k.
Beste albistearen kasuan, antzeko zerbait topa dezakegu; Alde batetik lehenengo mailan, ze Hitzak argitaratu duen dion esteka (Urolako Hitza), eta bestea titularra bera. Baina bigarren mailara joanda, hiperestekak dituzten hitzak albistearen hasieran agertzen diren etiketak dira eta hemen ere ez da agertzen inolako irudi, bideo...nahiko pobre geratzen dira albisteak bai multimediatasunaren aldetik, bai estekak eramaten gaituzten beste bigarren maiala horiengaitik ere.
Ez du erreportaia berezien atalik, baina Hitza bakoitzak, Hitza guztiek dituzten atal komunetatik gain, haientzako (herrirako) interesgarria litzatekeen atal bereziak dituzte; honen adibide da Busturialdeko Hitzak duen "hauteskundeak" atala edo Goierriko Hitzak duen "Gutunak" edo "Herriak". Erreportai honek oso linealak dira, ez dute aparteko konexio bideo, salto...berezirik. Ez du multimedia atalik eta gai honen inguruan oso "berde" ikusten dut hedabidea. Egia da, hitzak bilatzeko lekuan, bideoak edo argazkiak hitzak ipini eskero bideo guztiak erakusten dizkizula...baina oso pobrea iruditzen zait. Kontutan izan behar dugu, Hitza bakoitzak bere web orrialdea kudeatzen duela eta era ezberdinetan antolatuak daudela guztiak. Multimediatasun horren inguruan badauzka ere bere berezitasunak, adibidez, Busturialdeko Hitzak bideo eta argazkien atal berezitu bat dauka eta Hitza.info orrialde naguasian, google maps erabiliz, Euskal Herriko Hitza bakoitza nun dagoen agertzen zaigu mapan markatuta.
Hemen behean aurkezten dizuedan bidio honetan, azaltzen diren bi pertsonai berezi batzuen bitartez, edozeinek Web 2.0 kontzeptua errez-errez uler dezake. Honen helburua, termino honen ezaugarri, elementu eta nondik norakoak sinpleki azaltzea izango litzateke. 2004tik aurrera hain entzuna eta hain erabilia den termino honen azalpen ulerterraza denon eskura usten dizuet.