2011/10/27

Bestelako komunikazioa:estrategia informatibo berriak



Andy Bichlbaum eta Mike Bonanno, “Yes Men” taldea osatzen duten bi ekintzaile dira. Haiek azaltzen duten bezala, euren praktikak “nortasun zuzenketak” deitu liratezke; planetako herritarrei kalte handiak eragin ahal dizkien, interes politiko eta ekonomikoak jorratzen dituzten multinazionalak zapuztea edota euren planak mundu guztiari erakustea izango litzateke haien zeregina.


Talde honen asmoa, pertsona garrantzitsu edota erakunde nabarmen baten bozeramailearen papera hartzea eta pertsona hori, web gunearen bitartez gonbidatzen duten hitzaldi, bilera, zein telebista programetan agertzea da, gonbidapen horiek onartuz. Ondoren, berriki eskuratutako agintaritza horren paperean sartzen dira eta korporazio edo gobernuko erakunde horrek gizakiarengan sortzen dituen desastre, galera, kalte….horiek publikoki zabaltzen ditu, askotan barkamena eskatuz.


Haien metodoak oso satirikoak izaten dira normalean: langile eta kontsumitzaileei buruzko azalpen harrigarri eta iraingarriak egiten dituzte gobernuko edota korporazioren bateko bozeramaile izango balira bezala.


“Yes Men”-eko partaideek, jadanik, OMC, McDonald´s edota Dow Chemica erakundeetako bozeramailetzat, egin dituzte haien aurkezpenak.


Hauek, RTMark kolektibo artistikoa sortu zuten fundatzaileetako batzuk dira. 1993an, kolektibo artistiko hau, famatua egin zen 300 Barbie eta GI Joe panpini, ahotsa trukatu baitzieten dendan ipini baino aurretik.


Kolektibo honen adibide praktiko bat ipintzeko, gainetik azalduko dut zelan gertatu zen aurreko parrafoan azaltzen dudan ekintza-sabotaia; 1989. urtean, Barbie-ren Askapenerako Erakundeak (BLO), 300 Barbie eta GI Joe erosi zituen gabonetako kanpainaren aurretik eta softwarraren manipulazio egoki batekin, panpin horien ahotsak trukatzea lortu zuten. Kasu hauetan Barbiek, “hildakoek ez dituzte gezurrik esaten” eta “hau da nire mendekua!” esaten zituen eta bestetik, GI Joek “ gure ametsetako ezkontza planifikatu dezagun” eta “erosketak egitea maite dut” oihukatzen zuten. Nola ez, ehundaka ohar eta kexa jaso behar izan zituzten notatxo ugariren bitartez komunikazio talde ugarik eta abenduaren 25ean, ehundaka haurrek, hackeatutako panpin ugari jaso zituzten haien etxeetan. Honek, generoaren rolen inguruko eztabaida ugari sortu zituen medio publiko askotan.



“Bai”, “Noski baietz”… beti esaten dabiltza, eta horrela, suplantatu egiten dituzte aurkarien identitateak eta haiek adieraziko ez lituzketen egi borobil hoiek, mundu guztira zabaldu egiten dituzte, aurkarien hitzak izango balira bezala. Hortik datorkie “Yes Men” izena, beti “bai” esaten dabiltzalako.


Banksy, “Billy abadea” edota “Yes Men” bezalako aktibista politikoak dira sabotaia kulturalaren bozeramaleak. Hauen ikuspegietatik, oso interesgarria iruditzen zait sabotaia kulturala ulertzeko duten modu hori. Arte eta performance, umorea edota parodia dira euren tresnak, eta haien bitartez kapazak dira, ideia, proiektu, mezu eta kritika sozialak plazaratzeko. “Artibista” hauek gai dira, biztanleriaren sektore handi batengana heltzeko eta haien artean, mezu, diskurtso…politikoak zabaltzeko.


“Ikus gaitzazuen” (T.R. de la Piscina) liburuan azaltzen den bezala, “Artibismoa”, estrategia komunikatibo berritzaile bat da. Mugimendu horizontal bat da, non ez den gune zentralik ezta aginte gunerik irudikatzen eta umorea, kritika, ironia….dira haien tresna nagusiak. Artea + Aktibismoa bezala definitu genezake eta hauen jomugan, agintari politikoen hipokrisia eta multinazionalen aginteak daude.


Nire aburuz, talde guzti hauek eta batez ere gaur aztertzen ari garen “Yes Men” honek, ikono diren enpresa handi, instituzio…etabarrek duten irudi hori menderatu eta horren bitartez, gogoetara bultzatu nahi gaituzte. Medioetan sartu, jendarteari azaltzen duten hori sineztarazi eta gero, begiak zabaltzen dizkigute guk ikusten ez, edo ikusi nahi ez dugun hori ikusi ahal izateko. Haien lana, gerrilla komunikatiboan oinarritzen da eta egiten duten lana, ikaragarria deritzot. Talde honetako kideek egiten dutena, egi ez osoak edo informazio manipulatuak zabaltzea da, non aginte horretan daudenen ikonografiaz baliatu egiten da (web gunea, suplantazioa…) , publiko guztiak sineztarazi dezan agerraldi publiko horren bitartez, “mounstro handi” horrek, kuleroak erakutsi dituela.


Haien estrategia oso berdintsua izaten da kasu guztietan; lehenik, enpresa, multinazional…”mounstro handi” horren izenean (haiek pentsatzen dute zein eta zergaitik; normalean gizakiari kalte handiren bat sortu izan dion eta inpune agertu den baten bat izaten da), web orrialde zein blog bat sortzen dute. Gero, “mounstro handiari” afari, konferentzia, telebistako programa, zein edonora gonbidatzen duten arte itxaroten dute. Hori gertatutakoan, plana ondo pentsatu eta publikoki agertuko den hori (konferentzia, txarla, irrati saio…) oso bisuala edo inpaktantea egiten dute. Normalean, publikoa aho bete hortz usten dute eta haien mezuak, oso arrakastatsuak eta usartak izaten dira, non batez ere positibotasuna adierazi egiten duten.


Esatekoa da, “Yes Men”-ek sinpatia ugari sortu duela publikoaren artean (ez guztiaren artean) eta nigan ere, beste horrelako zeozer sorrarazi didatela esan beharra daukat. Ez dakit zelan definitu ez baidute, beste talde batzuek bezala, sorpresa efektu hori jorratzen, baina hein handi batean, zalaparta politiko eta mediatiko ikaragarria pizten dute eta hori da niretzako haien puntu gogorrena. Kontutan izan beharra daukagu, aktibismo mota honek, arrisku handiak ekar ditzazkela bere atzetik eta askotan ez direla doan ateratzen. Entzun dudanez, Andy Bichlbaumek eta Mike Bonannok, zorte handia izan dute; empresa ugarik nahiago izan du salaketarik ez ipini komunikabideek gertakizunari, bonbo gehiagorik eman ez diezaioten eta histori hori, behin betikoz lurperatuta gera dadin. Oso publizitate txarra izaten da kasu gehienetan enpresa, gobernu edo multinazionalarentzako.





2011/10/19

Hitza.info ziber-hedabidearen analisia (I)

Klasean, ziber-hedabide baten inguruko analisia egitea porposatu digute eta ariketa honetarako, Hitza.info-ren inguruko analisia egitea aukeratu dut. Analisiak atal berezi batzuk edukiko ditu:
1.Onarpen maila eta audientzia, 2. Informazioarako sarbidea, 3.Eduki informatiboa, 4.Interaktibotasuna eta parte-hartzea sustatzeko erramintak eta 5. Ziber-hedabidea hobetzeko proposamenak. Denak post batean jartzeko oso luzea iruditu zait eta analisia, 5 post-etan publikatzea erabaki dut.


1.ONARPEN MAILA eta AUDIENTZIA. Hitza.info Alexa-ko Traffic Rankean agertzen da eta hau, web trafikoko neurgailu bat da. Alexa-k stadistikak eta analisiak egiten ditu web gune ezberdinen inguruan eta honen arabera, Hitza.info, munduko 1,291,416. postuan egongo litzateke eta Espainia mailako 84,450.ean. Bere audientzia mailaren arabera, 25-34 urte bitartekoek konsumitzen dute gehien bat eta hoietatik ehuneko handiena emakumeak dira.

Ikusi dudanaren arabera eta beste ziber-hedabide batzuen emaitzekin alderatuz, ez dut uste oso fiablea denik kasu honetan Alexak eskeintzen dizkigun Hitza.info-ren inguruko datuak, ez dut uste oso errealak direnik.

Beste alde batetik, OJD Interaktiba daukagu eta zerbitzu honek, hedabideak egunero jasotzen duen audientzia maila neurtzeko balio digu. Aztertzen gauden hedabidea ez dut lortu orrialde honetan aurkitzea eta google-n hitza.info-ren audientzia ea zein den jakin nahi izan eskero, ez dut informaziorik aurkitu.

2011/10/14

Bertsolari Filma estreinatu berri da


Gaur estreinatuko da Asier Altunaren Bertsolari filma zinema-aretoetan. Irailaren 16tik 24ra Donostiko Zinemaldian egon zen eta oso kritika onak jaso zituen.

Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da eta bertso munduaren ingurukoak ditu oinarritzat.

Euskeraz grabatutako pelikula-dokumental bat da eta Txintxua Filmek ekoiztu du Golemen banaketarekin.
Agertzen diren bertsolarien artean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza....ditugu.
Hemen usten dizuet honen laburpentxo bat...




2011/10/10

Berangoko Kukullaga baserria salbu

Andere Gonzalez

EHNE-Bizkaiak jakinarazi duenez, Berangoko Kukullaga Goikoa baserriaren desjabetzea geldiarazi egin da. Han bizi ziren baserritar bikoteak, ustiaketa-egoeran bizitzen jarraitu ahal izango dute, Berangoko udala eta EHNE-Bizkaiak mailegu-emailearekin lortutako akordioari esker.
Bihar zen baserritarrek etxea usteko zuten azken eguna eta nekazarien sindikatuak aitortu bezala "mobilizazio sozialari esker" lortu zen desjabetza hamabost egunez atzeratzea.
Irailaren 27an ziren desjabetzea egitekotan, baina baserritar baten osasun egoeragaitik eta ganadua zeukatelako atzeratu egin zen.
Hau gerta ez zedin, asteetan ibili dira herritar eta lagunak mobilizazioak antolatzen eta azkenean, lanaren fruitua ikusi ahal izango dute.

Galizia aurtengo Durangoko kultur gonbidatua

Andere Gonzalez



Abenduaren 4tik 8ra egingo den Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren Kultur gonbidatua izango da Galizia. Aurtengo 46. edizioarekin batera, Kultura galegoa gurera ekartzea proposatu diote Culturgal elkarteari antolatzaileek eta haiekin harremanetan egon den Gerediaga elkarteak. Elkarte Galiziarrak urtero, Galiziako kultur industriari eskaintzen dion azoka bat antolatzen du eta aurten, abenduaren 2tik 4ra Pontevedran izango da.


2011/10/07

...jarraipena




Aurreko sarreran bigarren bitxikeri bat azalduko nizuela esan dizuet,norbaitek ba al daki zer esan nahi duen creative commons-ek?
Aste honetan honen inguruko hitzalditxo bat izan genuen eta nahiko interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan,denon intereserako beharrezkoa dugun zerbait.
Nik nire hitzekin azalduko nizueke, baina egokiagoa iruditu zait umeentzako eginiko komiki honen bitartez zabaltzea. Oso grafikoa eta ulerterraza da.
Salto olatura eta murgildu gaitezen teknologia berrien itsasoan!






Non demontre bizi ote naiz?


Aste honetan, aurrekoan esan nuen bezela, Multimedia komunikazioko masterreko ikasle moduan hasi nintzen, eta ikusi ahal izan dudanez...teknologia berriak ikaragarri zabaltzen ari dira eta atzean geratzen nabil!
Ez dakit zuei nire moduan gertatzen zaizuen, baina hori pasa ez dadin, haste honetan geratu naizen bi bitxikeri aurkeztuko dizkizuet:
Bata, QR KODEAK izango liratezke, (Quick Response Codes) 2 dimentsioko barra-kodeak dira.
Telefono mugikor eta beste tresna kameradunen bidez, horrelako kode bat aurkitzen den lekutik bertatik eta berehala, informazioren bat jasotzeko: produktu bati buruzkoa, norbaiten datu pertsonalak, edo bakoitzak nahi duena.
Gaur egun, leku askotan aurki daitezke kode hauek, bai dendetan, metroan, hauteskunde kanpainetan....
Hemen doa testua

2011/10/04

Ondo etorriak!

Nire lehenengo eguna multimedia komunikazioko masterrean...ai ama!nun sartu ote naz?Handi geratuko al zait?zeozer ikasiko ote dut?Zeozertan lagunduko ote dit?.....


Bloggari berri bat naiz, eta hau aurrera eramateko laguntza beharko dut.


Aurtengo helburuak master honetan, kazetaritza eredu berri hauen artean saltseatu eta hemendik zeozer produktiboa ateratzea izango litzateke;


lapikoa sutan dago jadanik, ingredienteak falta zaizkit, gatz apur bat, dena ondo-ondo nahastu.....
eta hemendik aurrera ateratako emaitzak denonartean dastatu ahal izango ditugu!

On egin!