2012/02/28

Ahozkotasun ereduak aro multimedian: Torrente euskaratua


Bertsio pertsonala

Torrente: esto es de lo peor de ser policía, hasta que pasa algo es un coñazo… Nos hacemos una pajilla??... Hauxe da polizidxe izetien txarrena, zeozer paseu artien koñazo bat da. Eingogu pajatsu bat ala?

Rafi: Como?!! Zer?!!

Torrente: unas pajas digo… pajatxu batzuk diñot…

Rafi: uste…uste y yo? Zer…alkarreri???

Torrente: caro hombre… klaro ba!

Rafi: Ahora? Oin?

Torrente: Mira …si es pa darnos el gustillo, tu me la meneas a mi yo te la meneo a ti…es pa aliviar tensiones, sin mariconadas e? nada de mariconadas!

Haber... ondo pasateko! Zuk erein niri ta nik zuri... relajetako! Baina marikonada barik e? Marikonadarik ez!

Rafi: Nose… nose yo si va a ser ahora… ezdakitz… ezdakitz oin izango badan…

Torrente: Benga sacatela hombre! Si es pa hacer tiempo, trae pa ´ca!

Benga e, ataraizu! Denbora eitzeko da, ekarrizu hona!



Hemen doa testua

2012/02/27

Ahozkotasun ereduak aro multimedian: itzulpengintza

Ahozko edozein testu itzuli nahi dugunean faktore ezberdinak kontuan hartu behar izaten ditugu. Ezaugarri hauek hobeto azaltzeko, hemen behean txertatu dizkizuedan hiru ikus-entzunezkoen pasarte ezberdin batzuk izango ditugu aztergai. Itzulpen egoki bat egiteko punturik garrantzitsuena, jatorrizko bertsioaren ezaugarri guztiak ahalik eta fideltasun handienarekin zaintzea izango litzateke. Horrela, itzulitako bertsioak originalaren formaltasun, zailtasun eta emozionalitate maila berbera izango dituzte. Itzulpen egoki batekin hasteko kontuan hartu beharreko lehenengo atala, Generoa izango litzateke. Honek, hartzailea testuinguru zehatz batean kokatzen du eta honekin batera, testuaren helburua eta erregistroa ezagutzeko laguntzen dio. Gainera, Euskarari dagokionez, bi eredu jorratzen dira nagusiki: eredu normatibizatzailea eta eredu normalizatzailea, eta horien arabera, ikus-entzunezkoaren xedea eta testuinguruak aldatu lezake.


Aztertzeko daukagun lehenengo bideoa, TV1ek 2001ko Irailaren 11an eskainitako zuzeneko albistegietako pasarte bat da. Honek, helburu informatiboa du guztiz eta kasu honetan, kazetariaren papera ahalik eta neutralena izan beharko luke, Ana Blancok oso ondo egiten duen bezala. Euskarari dagokionez, eredu normatibizatzailea erabiliko nuke hau baita eredu estandarra, eta albistegien xedea, ahalik eta jende gehiengoarengana heltzea delako. Gainera, Bush presidentearen hitzak, jatorrizko hizkuntzan mantenduko nituzke eta gainetik euskaraz azpititulatuko nuke, momentu garrantzitsu bat bai da. Formaltasunari dagokionez, testuaren maila, erdiko maila baten kokatuko nuke, non pertsona guztiek ulertu dezaketen eta euskara zuzen eta jator bat erabiltzen den.


Bigarren kasuan, Torrente el brazo tonto de la ley pelikulako eszenarik ezagunena aztertuko dugu. Lehenengo testuaren kontrako kasu dugu hau: fikziozko pelikula bat da eta agertzen diren bi pertsonaiak eredu formal baten beste muturrean kokatu ahalko genituzke. Torrente, hizkuntza eredu oso baxua duen polizia bat da eta bere hizkuntza mailari esker, bere nortasuna azalarazten digu: misoginoa, sexu zalea, zikina... Bigarren pertsonaiak, Rafik, Torrentek erabiltzen duen hizkuntza eredu berdina erabiltzen du, baina kasu honetan, pertsonaia honek ez du sexu aipamen, irainik eta abarrik erabiltzen eta gainera, usted trataera erabiltzen du. Bien kasuan, eredu normalizatzaile kualitatiboa erabiliko nuke itzulpenean, euskararen bataz besteko bat egiten bai du, medialektoa deritzona eta formaltasun mailari dagokionez, aurretik emandako arrazoiengatik Torrente Tabuaren mailan eta Rafi Argotaren mailan kokatuko nituzke. Erdarazko bertsioan, azentu berezi bat nabaritu dut bi pertsonaietan eta hori itzultzeko, kokaleku berezi bat emango nioke pertsonai bakoitzaren itzulpenean, euskalkiren bat. Honetaz gain, eradarazko hitzak ere txertatuko nizkioke Torrenteren pertsonaiari euskararen kalitate maila jaisteko eta bien arteko ezberdintasuna igartzeko.


Hirugarren kasuan, Fuga de cerebros pelikulako 4. eta 10. minutuen arteko pasartea dugu aztergai. Beste bi adibideekin erkatuz gero, Torrenteren antz handiagoa duela ikusi dezakegu, biak bai daude fikziozko generoaren barruan kokatuak eta hizkuntza eredu antzekoak bai dituzte. Nire ustez, filma euskaratzeko momentuan, eredu normalizatzailea erabili beharko genuke, baina kasu honetan, eredu normalizatzaile kuantitatiboa aukeratuko nuke; pelikulako protagonistak ikasle gazte batzuk dira hizkera informal eta arrunt batekin. Batzuen kasuan, geografikoki non bizi diren igarri ahal zaie eta itzulpenean “El ruedas” eta “El cabra”ri euskalkiren bat egotziko nieke. Gutxi gora-behera, pertsonaia guztiak kokatuko nituzke maila kolokial batean, nahiz eta batzuen kasuan argota erabili eta narratzailearen eta neskaren kasuan kutsu informala duten.


Hemen doa testua