2012/01/04

Zibertestu edota erreportai multimedia egoki bat garatzeko errezeta

Hasteko eta denok uler dezagun...zer da erreportai multimedia bat? Eta zibertestu bat?

Erreportai eta testu hitzak oso arruntak dira gure egunerokoan, baina erreportai multimedia orain dela gutxi erabiltzen hasi den hitza da. Hau, testu, argazki, bideo, infografia...etabarrez osatzen den erreportai bat da. Sarerako zehazki egindakoak izaten dira eta ez lukete haien helburua beteko telebistan, edo beste medio batean emitituko balituzkete. Sarean egindako erreportaien funtzio nagusia, normalean, haien zabalpena izaten da.


Zibertestu edo erreportai multimedia bat kalitatezkoa eta komunikatiboki eraginkorra izateko, hainbat erabaki hartu behar ditugu kontuan. Hauek planifikatzeko momentuan, hainbat urrats eta erabaki linguistiko-diskurtsibo hartu behar ditugu. Pausu hauek, gehienetan konturatu gabe egiten ditugun arren, batzutan beharrezkoa izaten da hauetaz ohartzaraztea.

Lehenik eta behin hartu beharreko erabaki garrantsitsuena ikusleari zer adierazi nahi diogun izango da. Gure lanaren gaia aukeratu behar dugu eta honekin batera, nori zuzendua egongo den, zein izango den erregistroa (adin tartea, eskualde edo herrialdea) edota ze helburu estrategiko izango dituen eta batez ere emango diogun ikuspuntua. Hurrengo urratsera joan baino arinago, produktua ze komunikabidetan eta hau zelakoa den ere ezin dugu ahaztu.

Bigarren urratsa generoari dagokio eta aurreko puntua kontutan hartuta erabaki beharko dugu ze motatako zibertestua izango den: entretenimenduzkoa, informatiboa,zeozer salatzeko egina...eta honekin batera estrategia linguistiko ezberdinak: testua formala edo informala izango den, ea hartzailearen araberakoa edo gure nahien araberakoa izan behar den...globalki erreportaiaren itxura zehaztu beharko genuke.

Hirugarren lekuan, erreportaiaren zirriborro bat egingo genuke, hau da, Story board-a. Testu eta irudien trataerari eta osagaien ordenari so egin beharko diegu. Gainera, elementu hauen erabaki linguistiko-diskurtsiboei erreparatu: off ahotsa sartuko dugun, elkarrizketak txertatuko ditugun, sarrera bat izango duen....eta erabaki hauek harturik, produkzio lanean sartuko ginateke.

Erreportai multimedia edo zibertestuetan, berebiziko funtzioa betetzen du testuak eta askotan ez zaio behar besteko garrantzia ematen. Prozesuaren hasieratik amaieraraino konturatu behar gara ze testu mota den, nori zuzendua doan eta zer helarazi nahi dugun horrekin.

Hasieran esan dugunez, garaiak aldatu dira eta Interneten txertatu beharreko erreportai batek beste ezaugarri berezi batzuk izan behar ditu eta lehendabizi bere testuingurua zein den eta ze kotestutan txertatuko dugun konturatu behar gara. Hemen, linealtasuna erabat apurtzen da eta erreportaiak irakurtzeko moduak edo bideak hamaika izan daitezke. Erreportai multimediak, bideo, testu, argazki, grafiko...ugari izan ditzake eta hoiek konpartitu edo horiek komentatu ahal izateko interaktibotasuna modu egoki batean landu behar da.

Azkenik, esandako dena kontutan hartzen badugu, geratzen den azkenengo pausua editatzea izaten da. Emandako pausuak ongi jarraitu eskero gure helburuak diren komunikatiboki eraginkorra eta kalitatezko produktua izatea lortuko ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario