2012/01/11

Artea edo probokazioa?
















Eskorbuto taldearen "Mucha policía, poca diversión" esaldiak, zer esan ugari eman ditu Santanderreko hirian.
Santurtziko punk taldeak 80. hamarkadan asmatu zuen esaldi mitiko horrek, urteak aurrera joan arren, ez du bere indarrik galdu eta horren adierazle izan da "Zumo Natural" kolektiboak egindako eskultura.

Desvelarte 2011ko festibalaren harira sortu zen CARLOS proiektua. Honek, ,Menendez Pelayo eta Karmen kaleak batzen dituen rotondak artearen ikusleiho bezala aurkeztea planteatzen zuen oinarritzat. Aurkeztutako ideia guztien artean, Juan Lopez artistarena izan da esposaketan bigarren txanda izan duena. Honen helburua, rotondetan ipinita zeuden kartel informatiboetan, jendearentzat (edo artista berarentzat) esanahi handia duten esaldiak jartzea zen.

Honekin, artistak ez zuen probokazioa bilatzen, baina Kantabriako udaltzainen elkarteak (APLC) komunikatu bat atera zuen non, eskultura ahalik eta azkarren bertatik kentzea eskatzen zuten.

Polizia hauen aburuz, artista honek egindako obra ezin da artea kontsideratu eta obra hori onartu zuten kultur zinegotzien dimisioa eskaten dute.
Berriro ere betiko polemikan sartzen gara, zer da artea eta zer ez?
Nortzuk dira polizia hoiek hori artea den edo ez den esateko?



Hemen doa testua

Non da Maddi? Istorioaren amaiera

Atzo esan bezala, Facebook-en hiru aukera posible izan duzue istorioaren amaiera posibleak aukeratzeko:

a- Maddi korrika doala, amildegitik erortzen da
b-Korrika doala, "riiiiiing...." batek esnatzen du eta dena amets bat izan dela konturatzen da
d-Mandragora larregi edan du eta lagunek diote horren efektua izango dela, bere irudimena izango zela.

18 bozka eta azken aurrekotik 4 bozkaren aldearekin, irabazlea b aukera izan da.
Zuen nahiak betetzea besterik ez dugu nahi eta horrexegatik, hemen usten dizuet emaitza gozatu dezazuen.


Hemen doa testua

2012/01/10

Non da Maddi?


Neguko solztizio eguna dugu gaurkoa. Zugarramurdiko jaiak dira eta Maddi etxean dago festara joateko prestatzen. Lagunek, bere bila joango direla esan diote eta itxaroten dagoen bitarte horretan zeozer aurkitzen du etxeko ganbara ilunean....

Entzun ezazue multimedia masterreko irrati ediziorako egin dugun istorio honen soinu paisaia.
Zer gertatu zaio Maddiri?
Zuon laguntza behar dugu historiaren amaiera kontatzeko...parte hartu eta utzi zuen erantzuna post honen iruzkinen atalean.





Historiaren amaiera posibleak hautatzeko joan orrialde honetara:


Hemen doa testua

2012/01/08

Kolosala izan da!


Bilboko kaleetan barrena ibili ginen 100.000 lagunoi nahi berdin batek batu gintuen atzo.
Nahi horrek, sentimendu ugari dakartza bere baitan eta hori idatziz, zaila izaten da adieraztea.
Atzo, Bilbon eginiko Euskal Presoen eskubieen aldeko Manifestazioa, denon artean Kolosala izatea lortu genuen. Sentipen horiek hobeto uler ditzazuen, norbanako eta hedabide ezberdinek ateratako irudi zein argazkien linkak txertatzen dizkizuet hemen behean.

Ekinklik argazkiak

Argia-ko argazkiak flicker-en

GARA Argazkiak

Tasioren zinta GARAn

Berria.info ko Iritzi artikulua


Twitterreko #kolosala-ren jarraipena

Lagun batek dioen bezala, helburua betetzen den momentuan izango da KOLOSALA....



Klikatu hemen testua entzuteko

2012/01/05

EUSKERAZKO MM&D HEDABIDEEN ESKAINTZA ZABALA , BAINA KALITATEZKOA

Nork ez du oraindik bere lekua sarean topatu?
Norbaitek ikusten al du multimedia produktuetan gabezirik? Gaur egun, euskarazko MM&D produktuen eskaintza ugaria topa dezakegu interneten, baina nolakoa da eskaintza hau gure hizkuntzara mugatzen garenean? Gustura sentitzen gara aurkitzen dugunarekin?

Aztertu ahal izan dudanaren arabera, gaur egungo euskarazko multimedia hedabideen eskaintza nahiko zabala da, baina denok dakigun bezela hizkuntz txiki bat gara eta honen aurrean, euskal komunikazio lantaldeek lan ugari egin behar izan dute dauden lekuetara heltzeko.

Mota askotako hedabideak dauzkagu eta multzo ezberdinetan bana genitzake: Alde batetik, eduki ezberdinen arabera banatzen direnak izango genituzke. Honen barnean, informazio orokorra eskaintzen dutenak (Eitb.com, Berria.info, ...), entretenimenduzkoak (gaztezulo.com, ...), kulturako gaiak lantzen dituztenak (argia.com, ...), hizkuntza sustatzea helburu duetenak (Bizkaie,...), parte hartzea bilatzen dutenak (ZuZeu, Sustatu...) edota zientziari buruzko artikuluak idazten dituztenak (Elhuyar-en kasuan). Eta beste aldetik, xede-taldearen arabera banatzen direnen artean, eskualdekotasuna jorratzen duten hedabideak (Hitza.info, Goiena, Tokiko, ttipi-ttapa...) edota adinaren arabera banatzen direnak topa ditzakegu.


Ikusten dugunez, euskarazko hedabideen eskaintza zabala daukagu gure esku, baina hutsune batzuk somatzen ditut haiengan ere; Orokorrean, hedabideek, paperezko edizioa (batzuen kasuan irrati edo telebista) asko lantzen duten arren, interneten ez dute eskaintza berdina ematen. Egiten dituzten produktu gehienak papererako (irrati,telebista...) daude pentsatuak eta gerora, webera egokitutakoak izaten dira. Honela, interneten eskeintzen den produktua ez da egokia izaten eta nire ustez, kalitatea jeitsi egiten da. Multimediatasuna zaindu egin beharko genuke, multiplataforma-estrategia bultzatu eta suspertu eta ikus-entzunezkoen produktuen ekoizpenean gehiago aritu.

2009an Euskararen aholku taldeak ateratako “Euskara Hedabideetan” txostenaren arabera, adinaren arabera lehenetsi beharreko kontsumitzaile-taldeak, nerabeak eta gazteak dira. Hauek dira gaur egun internet kontsumitzen ordu kopuru gehien ematen dutenak eta haiengana urbiltzeko ahaleginak egin beharko genituzke. Haiengana urbiltzeko era errezena, eurek dauden lekuetara jotzea da eta leku horiek sare sozialak dira. Web 2.0 aro honetan, lehen aipaturiko multimediatasuna oso garrantzitsua da eta informazioa partekatu eta zabaltzeko, hedabideek beharrezkoa dute facebook, twitter, youtube...bezalako tresnak erabiltzea haien edukiak konpartitzeko.

Gazteek informazioa ulerterraza eta arina nahi dute. Baina kasu hauetan, euskal hedabideek kontuz izan beharra daukate: aurreko post-ean esan nuen bezala, arina eta errazak ez du kalitatearen jeitsierarekin zerikusirik, seriotasuna oso garrantzitsua da hartzailearentzat. Atzo izan genuen Euskarazko komunitate birtualen inguruko mintegian, Lander Arbelaitzek oso ongi esan zuen bezela; Euskal Herriko pertsona gehienak elebidunak gara eta hori kontutan hartuta, momentu batez kotxeak gustoko dituzten erdarazko foro baten partaide garela pentsatuko dugu. Oso kalitate honeko foroa da, bai edukien aldetik eta bai web guneak ematen dituen eskaintza ezberdinengatik. Bapatean gai berdina jorratzen den euskerazko foro bat sortzen da baina kalitatea ez da berdina eta ez dago hain landua...zuk euskera hedabideetan bultzatu nahi duzu, baina gaztelerazko foroak askoz gehiago aportatzen dizu...nora joko zenuke lehenengo? Zein izango litzateke zure foroa? Gazteleraz egindakoa edo euskeraz egindakoak izango luke lehentasuna?

Orokorrean, euskarazko hedabide multimedia eta digital onak ditugun arren, kontutan hartu behar ditugu produktuak, ahal den heinean, sarerako ekoiztuak izan behar dutela. Honekin batera, eskaintzen dena, arina eta minimoa izan arren kalitatezkoa izan beharko luke nire ustetan eta gainera, euskeraren normalizazioaren bidean aurrera pausuak ematen jarraitu ahal izateko, entretenimendurako euskarazko produktuak bultzatu beharko genituzke. Azken ideia hau bultzatzeko, lehen esan bezala, gune egokia sare sozialak eta gazteak dauden tokiak dira, haiek bai dira etorkizuna.


Hemen doa testua

2012/01/04

Zibertestu edota erreportai multimedia egoki bat garatzeko errezeta

Hasteko eta denok uler dezagun...zer da erreportai multimedia bat? Eta zibertestu bat?

Erreportai eta testu hitzak oso arruntak dira gure egunerokoan, baina erreportai multimedia orain dela gutxi erabiltzen hasi den hitza da. Hau, testu, argazki, bideo, infografia...etabarrez osatzen den erreportai bat da. Sarerako zehazki egindakoak izaten dira eta ez lukete haien helburua beteko telebistan, edo beste medio batean emitituko balituzkete. Sarean egindako erreportaien funtzio nagusia, normalean, haien zabalpena izaten da.


Zibertestu edo erreportai multimedia bat kalitatezkoa eta komunikatiboki eraginkorra izateko, hainbat erabaki hartu behar ditugu kontuan. Hauek planifikatzeko momentuan, hainbat urrats eta erabaki linguistiko-diskurtsibo hartu behar ditugu. Pausu hauek, gehienetan konturatu gabe egiten ditugun arren, batzutan beharrezkoa izaten da hauetaz ohartzaraztea.

Lehenik eta behin hartu beharreko erabaki garrantsitsuena ikusleari zer adierazi nahi diogun izango da. Gure lanaren gaia aukeratu behar dugu eta honekin batera, nori zuzendua egongo den, zein izango den erregistroa (adin tartea, eskualde edo herrialdea) edota ze helburu estrategiko izango dituen eta batez ere emango diogun ikuspuntua. Hurrengo urratsera joan baino arinago, produktua ze komunikabidetan eta hau zelakoa den ere ezin dugu ahaztu.

Bigarren urratsa generoari dagokio eta aurreko puntua kontutan hartuta erabaki beharko dugu ze motatako zibertestua izango den: entretenimenduzkoa, informatiboa,zeozer salatzeko egina...eta honekin batera estrategia linguistiko ezberdinak: testua formala edo informala izango den, ea hartzailearen araberakoa edo gure nahien araberakoa izan behar den...globalki erreportaiaren itxura zehaztu beharko genuke.

Hirugarren lekuan, erreportaiaren zirriborro bat egingo genuke, hau da, Story board-a. Testu eta irudien trataerari eta osagaien ordenari so egin beharko diegu. Gainera, elementu hauen erabaki linguistiko-diskurtsiboei erreparatu: off ahotsa sartuko dugun, elkarrizketak txertatuko ditugun, sarrera bat izango duen....eta erabaki hauek harturik, produkzio lanean sartuko ginateke.

Erreportai multimedia edo zibertestuetan, berebiziko funtzioa betetzen du testuak eta askotan ez zaio behar besteko garrantzia ematen. Prozesuaren hasieratik amaieraraino konturatu behar gara ze testu mota den, nori zuzendua doan eta zer helarazi nahi dugun horrekin.

Hasieran esan dugunez, garaiak aldatu dira eta Interneten txertatu beharreko erreportai batek beste ezaugarri berezi batzuk izan behar ditu eta lehendabizi bere testuingurua zein den eta ze kotestutan txertatuko dugun konturatu behar gara. Hemen, linealtasuna erabat apurtzen da eta erreportaiak irakurtzeko moduak edo bideak hamaika izan daitezke. Erreportai multimediak, bideo, testu, argazki, grafiko...ugari izan ditzake eta hoiek konpartitu edo horiek komentatu ahal izateko interaktibotasuna modu egoki batean landu behar da.

Azkenik, esandako dena kontutan hartzen badugu, geratzen den azkenengo pausua editatzea izaten da. Emandako pausuak ongi jarraitu eskero gure helburuak diren komunikatiboki eraginkorra eta kalitatezko produktua izatea lortuko ditugu.


2012/01/03

Punta Galea EVE Challenge 2011/2012


Heldu da eguna. Gaur ospatu da Punta Galea EVE Challenge 2011-2012 ko lehiaketa.
Surf txapelketa hau, Galeako itsaslabarrean ospatzen da eta urteetan, Europako olatu handienetarikoak ikusi izan dira bertan.

Aurten, aurreko bi edizioetako irabazlea izan den Indar Unanue, bere kide diren Pablo Garcia, Jon Garai, Dani Alonso, Jaime Fernandez, Axi Muniain, Aritz Aranburu, Adur Letamendia, Pablo Solar ,Luis Rodrigez, Pilou Ducalme, Txaber Gaminde , Ander Mendiguren, Luis Garcia, Jesus Suarez eta Ethan Egigurenekin batera hartu dute parte Galeako EVE challenge-ko VI. edizio honetan.

Pikura heltzea ez da erreza izaten eta surflariak, txalupaz edo amildegitik behera kontu handiarekin eta soka batez lagunduta heltzen dira normalean, baina gaurkoan, itsasoaren egoera arriskutsua zela eta, lehiakide batzuk, Arrigunaga hondartzara kotxez eraman behar izan dituzte eta handik Zodiac-ean garraiatu pikuan egon diren arte.
Eragozpenek, surflari batzuen atzerapena ekarri dute eta epai-mahaiak 10:30etan hasi eta 14:30etan amaitu behar zuen lau orduko txapelketari ordu bete gehitzea aukeratu dute.

10:30ak inguru hasi da txapelketa, lau eta bost metroko olatuak (serie batzuk sei metroetara heldu dira) eta haize gutxiko eguna izan da gaurkoa. Surferako baldintza ezin hobeak ziruditen arren, zaila izan da gaur Galean ondo surfeatzea eta oso erreza lehiakideentzako ur apur bat irenstea, baina horrela ere, gende ugari hurbildu da eta txapelketaz gozatu ahal izan dute.


Punta Galea EVE Challenge 2011/12ko
irabazlea Adur Letamendia Zarauztarra izan da 3.000 euroko sariarekin. Kantabriako Pablo Solarrek aldiz, 1.000 euroko saria irabazi du surflaririk onena izateagaitik. 800 euroko saria, azkenengo bi urteetako irabazlea izan den Indar Unanuek jaso du jeitsiera hoberenarengatik. Eta azkenik, Wipeout (jausialdi ikusgarriena) saria Luis Rodriguez Galegoak eraman du.

Emozioz betetako eguna batzuentzat eta huts egite askokoa besteentzat.
Hemen aurtengo irabazleak esan dituenak uretatik irten berri:

"La entrada era peligrosísima, justo me ha cazado una serie y creía que no iba
a poder entrar, he estado a punto de darme la vuelta. Pero una vez en el pico,
me he colocado un poco abierto y no he tenido más problemas.
Estaba muy grande y muy difícil, apenas he podido pillar un par de olas, pero
una me ha cuadrado muy bien, ha sido una superola y la he surfeado hasta
el final. Me he quedado a gusto. Solo por esa ola ya ha merecido la pena el
baño".


Hemen doa testua