2011/11/16

Hitza.info ziber-hedabidearen analisia (lll)


3.EDUKI INFORMATIBOA. Hitza.infok, ez dauka azken orduko atalik, baina eskualde bakoitzeko Hitzan eta atal orokorrean ere, Albisteak deituriko atal bat dute ,non berriak, kronologikoki eguneratzen diren.

Eduki informatiboarekin hasteko, azaleko bi albiste garrantzitsuenak aukeratu behar nituen, baina, azaldu bezela, albisteak ez dira garrantziaren arabera sailkatzen eta horregaitik, agertu diren azkenengo biak aukeratu ditut: Bata, "Elkartasun garaia" titulartzat duena eta bestea, "Haitirako lanparak erosteko kanpaina jarri dute abian Aizarnazabalen" titularrarekin.
"Elkartasun garaia" albistearen, lehenengo mailan bi link bereiz ditzazkegu: Bat, albistearen titularra bera eta bi, ze eskualdeko Hitzak publikatu duen adierazten duen hiperesteka, kasu honetan "Errenteriko Hitza"k.

Beste albistearen kasuan, antzeko zerbait topa dezakegu; Alde batetik lehenengo mailan, ze Hitzak argitaratu duen dion esteka (Urolako Hitza), eta bestea titularra bera. Baina bigarren mailara joanda, hiperestekak dituzten hitzak albistearen hasieran agertzen diren etiketak dira eta hemen ere ez da agertzen inolako irudi, bideo...nahiko pobre geratzen dira albisteak bai multimediatasunaren aldetik, bai estekak eramaten gaituzten beste bigarren maiala horiengaitik ere.

Ez du erreportaia berezien atalik, baina Hitza bakoitzak, Hitza guztiek dituzten atal komunetatik gain, haientzako (herrirako) interesgarria litzatekeen atal bereziak dituzte; honen adibide da Busturialdeko Hitzak duen "hauteskundeak" atala edo Goierriko Hitzak duen "Gutunak" edo "Herriak". Erreportai honek oso linealak dira, ez dute aparteko konexio bideo, salto...berezirik.
Ez du multimedia atalik eta gai honen inguruan oso "berde" ikusten dut hedabidea. Egia da, hitzak bilatzeko lekuan, bideoak edo argazkiak hitzak ipini eskero bideo guztiak erakusten dizkizula...baina oso pobrea iruditzen zait. Kontutan izan behar dugu, Hitza bakoitzak bere web orrialdea kudeatzen duela eta era ezberdinetan antolatuak daudela guztiak. Multimediatasun horren inguruan badauzka ere bere berezitasunak, adibidez, Busturialdeko Hitzak bideo eta argazkien atal berezitu bat dauka eta Hitza.info orrialde naguasian, google maps erabiliz, Euskal Herriko Hitza bakoitza nun dagoen agertzen zaigu mapan markatuta.





No hay comentarios:

Publicar un comentario