2011/11/28

Hitza.info ziber hedabidearen analisia (IV)

4.INTERAKTIBOTASUNA ETA PARTE HARTZEA SUSTATZEKO ERRAMINTAK
Hitza ziber hedabidea ez dago gaur eguneko Web 2.0 aroan oso murgildua, ez du hartzailearen parte hartzea bat askorik sustatzen eta hau, oso tresna egokia izango lizateke hedabidea zabaltzeko asmotan. Bere webgunean sartu eskero, goiko aldean RSS, YOUTUBE, FACEBOOK eta TWITTERREKO logotipoak agertzen dira, baina, bertan klikeatu eskero, ez digu inora bideratzen, lehenengo orrialdean geratzen gara berdin berdin. Kontutan hartu behar dugu, Hitza eskualdeka funtzionatzen duen egunerokoa dela eta Hitza bakoitzaren web gunean ere sare sozialak daudela eta hemen, logoak link egokietara bideratzen gaituztela. Web 2.0 jarreraren adibide ona, eskeintzen duten RSSak dira, hartzaileak parte har bailezake aktiboki honetan.

Interaktibotasuna sustatzeko aukeraren aurrean oso makal dabil ziber-hedabidea. Egia bada, albisteak komentatzeko edo erantzuteko aukera ematen digula, baina ez dago ez albistea postaz bidaltzeko aukerarik, ez bozkatzerik, ez inprimatzerik, aztertu dudanez ez du inkestarik erabiltzen irakurleen iritzia jakiteko...
Hauek denak, apur bat gehiago landu eskero, mezu igorle eta hartzailearen arteko feedback-a askoz ere landuagoa egongo litzateke, eta hedabidearen zabalpenean asko lagunduko luke.

Atal honekin amaitzeko, dena negatiboa ez dela ere adierazi behar dugu, albistearen autorearekin harremanetan ipintzeko, honen datu guztiak ematen dizkizute eta honez gain, berriketan.info deitzen den atal bat dute, non idazle guztiek momentuan publikatu dutena eta ze Hitzatan publikatu duten irakurri dezakezun. Bestalde, kontutan hartu behar dugu Hitza bakoitzak bere kudeaketa propioa duela eta ez direla denak berdinak. Batzuk, beste batzuk baino murgilduagoak daude web 2.0 garai honetan eta horrela ikusi ditzazkegu "Hauteskundeen" inguruan Bermeoko Hitzak egin zuen grafiko, bideo atal, argazki atal....etabarrak.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario