Aztertu ahal izan dudanaren arabera, gaur egungo euskarazko multimedia hedabideen eskaintza nahiko zabala da, baina denok dakigun bezela hizkuntz txiki bat gara eta honen aurrean, euskal komunikazio lantaldeek lan ugari egin behar izan dute dauden lekuetara heltzeko.
Mota askotako hedabideak dauzkagu eta multzo ezberdinetan bana genitzake: Alde batetik, eduki ezberdinen arabera banatzen direnak izango genituzke. Honen barnean, informazio orokorra eskaintzen dutenak (Eitb.com, Berria.info, ...), entretenimenduzkoak (gaztezulo.com, ...), kulturako gaiak lantzen dituztenak (argia.com, ...), hizkuntza sustatzea helburu duetenak (Bizkaie,...), parte hartzea bilatzen dutenak (ZuZeu, Sustatu...) edota zientziari buruzko artikuluak idazten dituztenak (Elhuyar-en kasuan). Eta beste aldetik, xede-taldearen arabera banatzen direnen artean, eskualdekotasuna jorratzen duten hedabideak (Hitza.info, Goiena, Tokiko, ttipi-ttapa...) edota adinaren arabera banatzen direnak topa ditzakegu.
2009an Euskararen aholku taldeak ateratako “Euskara Hedabideetan” txostenaren arabera, adinaren arabera lehenetsi beharreko kontsumitzaile-taldeak, nerabeak eta gazteak dira. Hauek dira gaur egun internet kontsumitzen ordu kopuru gehien ematen dutenak eta haiengana urbiltzeko ahaleginak egin beharko genituzke. Haiengana urbiltzeko era errezena, eurek dauden lekuetara jotzea da eta leku horiek sare sozialak dira. Web 2.0 aro honetan, lehen aipaturiko multimediatasuna oso garrantzitsua da eta informazioa partekatu eta zabaltzeko, hedabideek beharrezkoa dute facebook, twitter, youtube...bezalako tresnak erabiltzea haien edukiak konpartitzeko.
Gazteek informazioa ulerterraza eta arina nahi dute. Baina kasu hauetan, euskal hedabideek kontuz izan beharra daukate: aurreko post-ean esan nuen bezala, arina eta errazak ez du kalitatearen jeitsierarekin zerikusirik, seriotasuna oso garrantzitsua da hartzailearentzat. Atzo izan genuen Euskarazko komunitate birtualen inguruko mintegian, Lander Arbelaitzek oso ongi esan zuen bezela; Euskal Herriko pertsona gehienak elebidunak gara eta hori kontutan hartuta, momentu batez kotxeak gustoko dituzten erdarazko foro baten partaide garela pentsatuko dugu. Oso kalitate honeko foroa da, bai edukien aldetik eta bai web guneak ematen dituen eskaintza ezberdinengatik. Bapatean gai berdina jorratzen den euskerazko foro bat sortzen da baina kalitatea ez da berdina eta ez dago hain landua...zuk euskera hedabideetan bultzatu nahi duzu, baina gaztelerazko foroak askoz gehiago aportatzen dizu...nora joko zenuke lehenengo? Zein izango litzateke zure foroa? Gazteleraz egindakoa edo euskeraz egindakoak izango luke lehentasuna?
Orokorrean, euskarazko hedabide multimedia eta digital onak ditugun arren, kontutan hartu behar ditugu produktuak, ahal den heinean, sarerako ekoiztuak izan behar dutela. Honekin batera, eskaintzen dena, arina eta minimoa izan arren kalitatezkoa izan beharko luke nire ustetan eta gainera, euskeraren normalizazioaren bidean aurrera pausuak ematen jarraitu ahal izateko, entretenimendurako euskarazko produktuak bultzatu beharko genituzke. Azken ideia hau bultzatzeko, lehen esan bezala, gune egokia sare sozialak eta gazteak dauden tokiak dira, haiek bai dira etorkizuna.

Parte hartzea bilatzen dutenak ahaztu dituzu: ZuZeu eta Sustatu. Nire ustez horiek dira potentzial handiena dutenak komunitate ez-lokala ehuntzeko. ;) Parte hartu!
ResponderEliminarAdoz zurekin eta aldaketa hori oraintxe bertan txertatuko dut, eskerrikasko!!!
ResponderEliminar