2.INFORMAZIOARAKO SARBIDEA. Hitza.info-ko lehenengo pantallazoan, sei atal nagusi (Aisia, Kirola, Kultura, Gizartea, Ekonomia eta Politika) agertzen dira eta hauen gainean, beste kolore eta modu sutilago batean, bigarren mailako beste bi (Albisteak eta Zu zara berria). Kontutan hartu behar dugu, Hitza hedabidea eskualdeka banatzen den agerkaria dela, eta horrexegatik lehen aipaturiko atalak, orokorrean eskualde guztietan agertzen diren gai horren inguruko albisteak agertuko zaizkigula bertan. Horrexegatik, eskumako aldean, beste zazpi atal ezberdin ikus ditzazkegu: Busturialdeko Hitza, Goierriko Hitza, Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Oarsobidasoako Hitza, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza eta Urola Kostako Hitza.
Gainera, eskualde bakoitzeko Hitza-ra joan eskero, beste atal ezberdin batzuk dituzte, garatuagoak eta lekuarekin harreman estuagoa dutenak. Denek haien barnean dituzte hasieran aipaturiko sei atal nagusi horiek baina bakoitzak berezitasun ezberdinak dituzte:
-Busturialdekoan, “hartu hitza”, “hauteskundeak”, herri bakoizeko Hitzaren linka…
-Goierrikoan, “herriak”, “gutunak”…
Hitza.infok hitzen edo esaldi laburren bidezko bilaketa egiteko aukera ematen digu eta ez du hemeroteka bezalako estekarik ahalbidetzen, baina albiste bakoitzaren alboan, “paperekoa” izena duen linka agertzen da non iragarki hori paperezkoan nola agertu zen aurkezten dizun. Beste alde batetik, azaleko informazioetan, ez dut azkenengo gaurkotzearen ordua aurkitu, baina albiste bakoitzak agertutako eguna, ze ataletan kokatuta dagoen eta ze eskualdek plazaratu duen eskeintzen digu, eta honetaz gain, albistean bertan klikatuz gero, nork idatzi duen eta pertsona horren datuak, telefono mugikorra eta harremanetarako emaila eskaintzen dizkigu.
Euskeraz soilik argitaratzen den hedabidea da eta fijatu naizenez, publizitatea ere ez zen bestelakoa izango. Hitza.info-ren orrialde zentralean ez dago publizidaderik, baina eskualde bakoitzeko Hitzaren barnera joan eskero, goiko aldean publizidaderako atal berezi bat dagoela konturatzen gara. Nahiz eta publizitateko eskaintza oso urria den, agertzen diren bi iragarkiak oso berezituak dira, politika munduarekin zerikusia daukate. Batak deialdi bat luzatzen du eta besteak, partidu politiko baten web gunera eramaten gaitu. Kontutan izan, hauteskunde garaian gaudela eta gaur egun oso zaila dela publizidadea lortzea.
Webguneak RSS zerbitzua eskaintzen du eta honen bitartez, irakurleak, Hitzako atal ezberdinen zein herri ezberdinen inguruko albiste berezituak kontsumitu ahal izango ditu Google reader edo antzeko erraminten bitartez.
Orrialdearen azpikaldean aurkitu dut eskualdeetako Hitza bakoitzaren egoitza, telefono zenbakia, e-posta, faxa…eta oso zaila egin zait, komunikazio taldearen inguruko ezer topatzea. Honen ordez, web-aren goikaldean, oso interesgarria iruditu zait berriketan.info deituriko atala. Hau, informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratzen duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek….) profil propioa dute, eta profil hori automatikoki Twitter-eko eta Facebook-eko norbere profilarekin lotzeko aukera dauka. Hemen, kazetari bakoitzaren argazkia eta datuak topa ditzazkezu.
Zati honekin amaitzeko, "zu zara berria" atala aipatu nahi dizuet. Hitzaren harpidedun egiteko aukera eskeintzen digu, eta honen inguruko informazio ugari ere, hala nola, noiz sortu zen, zergaitik, ze helbururekin....
No hay comentarios:
Publicar un comentario