2011/11/09

Android 4.0 Ice Cream Sandwichen ezaugarri batzuk denon eskura



Azkenengo egunetan, Google-ek, bere Android OS sistema eragilearen azken bertsioa aurkeztu du: Android 4.0 Ice Cream Sandwich. Post honen bidez, aplikazio honen azkenengo berritasun batzuk aurkeztuko ditut denon intereserako.



INTERFACE BERRIA. Gure telefonoa pizten dugun momentuan, alboko argazkian agertzen zaigunaren antzeko zeozer aurkituko dugu. Aurreko bertsioak baino diseinu erakargarriagoa dauka. Ice Cream Sandwich, botoi fisiko gabe funtzionatzeko egina dago. Gainera, gure behar izanen edo gure nabigazio aukeren arabera, botoiak agertu edo desagertu daitezke, eta Desktopean, aplikazio bat beste baten gainera eraman eskero, jokuen edo aplikazio berrien karpetak sortzeko aukera ematen digu.






PANTAILA DESBLOKEATZEKO. Lehen, hatzamarra gora edo behera irristatzen genuen pantailan zehar mugikorra desblokeatu ahal izateko eta orain, sistema berriarekin, mugikorra gure aurpegiaren azterketa batekin desblokeatu daiteke.(Kontua da oraindik ez dagoela oso ondo egina eta hobekuntza batzuk beharko dituela.)
Alboko irudian ikusi daiteen moduan, pantaila desblokeatu gabe dauzkagun notifikazioak ikus ditzazkegu, eta nahiz eta jende askori pribautasunaren kontuarengaitik gustoko ez izan,niri oso ona iruditzen zait. irdiaren behekaldean ikusten dugun bezela, kamarara lehen baino arinago joan gaitezke, inongo desblokeo edo pausu handirik egin gabe, gaur eguneko kazetari batentzat oso tresna interesgarria.


NABIGAZIOA ETA FUNTZIONALTASUNA. Testuaren argitaratze eta zuzentzailearen diseinu eta kalitatean berritasunak daude eta copy&paste funtzioak, garatuagoak egiten saiatu dira. Aplikazioen listara jo nahi dugun momentuan, orain, widgets-etara joateko zuzeneko sarbide bat izango dugu non widgets dimentsionagarri eta scroll-arekin izango ditugun. Berritasun ugari dituen beste funtzioetariko bat, kamara da. Hemen, filtro eta efektu berriak, panoramikak egiteko aukera automatikoa, arintasuna....gehitu egin zaizkio.Deigarria egiten zait Android 4.0 Ice Cream Sandwich berri hau eta informazio gehiago eukitzeko hemen behean utziko dizuet bideotxo bat.






http://youtu.be/GQdMtjuUlgQ



No hay comentarios:

Publicar un comentario