2011/12/27

Bete ditzagun kaleak, kartzelak hustutzeko!

Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dituzten preso politikoen eskubideen aldeko kanpaina ikaragarriaren amaierara heltzear gabiltza eta horretarako herri, eragile eta nornabako bakoitzaren atxikimendu, eskutitz, bideo...ugari heltzen dabil Euskal Herriko txoko guztietatik. Hemen atxikitzen dizuet Egin dezagun bidea ekimenak zabaldutako eskakizunen eskutitza eta horrekin batera interneten zehar euskal presoen eskubideen aldeko lipdub eta bideo ezberdinak. 
Egin dezagun bidea denok batera, lagun ditzagun gure senide, lagun, maitale, auzokide... etabarrei.

Bete ditzagun kaleak, kartzelak hustu ahal izateko!

Bilboko Alde Zaharrean egin zuten euskal preso politikoen aldeko lip dup-a.

Urtarrilaren 7an, Algortarrak ere han izango dira

Hemen doa testua

No hay comentarios:

Publicar un comentario