Galdera hauen eta beste askoren erantzunak entzun genituen, 2011ko abenduaren 20an, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko Auditorium-ean Agurtzane Elordui irakasleak antolatu zuen mahai-ingurua entzun ahalizan genituen.Hemen, euskarazko webguneen antolatzaile eta sustatzailegarrantzitsuenetariko batzuk izan genituen hizlari moduan: Lontzo Sainz (Eitb-koComunity Managerra), Maite Goñi (Euskal Jakintza), Idurre Eskisabel (Berria), Hasier Etxeberria (ZuZeu), Lander Arbelaitz (Argia) eta Luistxo Fernandez (Sustatu).Lehen aipatu dugun bezala, Interneten egon beharra daukagu, “sarean ez dagoena ez baita existitzen” eta horregatik, Luistxok esan zigun kontuan izateko gure presentzia, bermatua egon behar duela, bai teknologia berrietan eta baita sare sozialetan ere. Gaur egun profil profesional ezberdinak aurkitzeko momentuan, enpresa askok leku hauetara jotzen dute harreman hauek garatzeko eta gure etorkizunean asko lagundu diezagukete. Lontzok esan bezala, gure Curriculuma izan daiteke!
Hizlari denak adoz egon ziren eta baita ni ere Luistxo Fernandezek, orainarte Euskarazko komunikazioan miseria bat inbertitu egin dela aipatu zuenean. Bai paperaren garaian eta bai Interneteko kontuekin ere, ez dute diru-laguntza publikoetako ia laguntzarik izan. Kasu honetan, goraipatu behar dut han egon ziren sei partehartzaile eta haiek bezalako jende askoren lana, emandako apurrekin ere lan handia egin izan dutelako.
Nire ustetan, Euskarazko komunikazioan inbertitu egin beharko lukete instituzioek. Lehentasun politiko- estrategikoetako bat interneten inbertitzea izan beharko litzatekeelako ideiarekin guztiz ados nago. Euskaldun gazteok ez gaude ohituta Interneten dagoen inolako edukiengatik dirua gastatzera eta Hasierren ustetan, administrazioek behar bezala lagundu ezean, ezingo dute aurrera egin eta euskaldunok ez gara sarean existituko.




